Ficha Visita eu

Visita BIBAT

Bisita

Arabako Arkeologia Museoak eta Fournier Karta Museoak osatzen dute 2009. urtetik BIBAT museo gunea. Bi museoak modu independentean aritzen dira, baina lankidetzan, izan ere, eremuak eta jarduerak partekatzen dituzte.


Arabako Arkeologia Museoak Arabako ondare arkeologikoa zaindu, katalogatu, erakutsi eta zabaltzen du 1975. urtetik. Bere erakusketa iraunkorrean 1.500 lan inguru erakusten dira eta, horren bidez, Arabako historia azaltzen du historiaurretik Erdi Arora arte. 


Gainera, museoaren barruan askoz ere aberatsagoa den bilduma bat gordetzen du, Arabako Lurralde Historikoan XIX. mendearen amaieratik garatutako esku hartze arkeologikoetatik eratorritako materialak biltzen dituelako, bereziki Eusko Jaurlaritzak material arkeologikoen gordailu ofizial izendatu zuenetik.


Horrez gain, Arabako Arkeologia Museoan Arabako Lurralde Historikoan dauden aztarnategi arkeologikoen kontserbazioa eta dokumentazioa bermatzeko beharrezkoak diren administrazio izapideak eta ekintzak kudeatzen dira.

BIBAT liburuxka
 

 

 

Eraikina

 

Arabako Arkeologia Museoa Gasteizko alde zaharrean dago. Fournier Karta Museoarekin batera BIBAT museo gunearen eraikinaren barruan dago eta Arabako Foru Aldundiarena da.

Visita museo BIBAT

 

Patxi Mangado arkitektoak diseinatu zuen 2000. urtetik aurrera, eta 2009. urtean inauguratu zuten.

"L” forma du, eta horri esker, museoak ingurunearekin bat egiten du: alportxazko etxe estuetatik museoaren fatxada nagusi zabalera igarotzeko aukera emanez. Horrela, mailaketa bat sortzen da, eta joko formal geometrikoa egiteaz gain, sarbideko patio bat handi bat ere sortzeko aukera ematen du.

 

Visita museo BIBAT

 

Arabako altxor arkeologikoak edukitzeko kaxa edo kutxa gisa sortu zen. Barruan trinkoa eta itxia da, iluntasuna apurtzen duten argi prismek zeharkatutakoa. Horrek, denbora eta jakituria sinbolizatzen du, eta bildumako objektuekin topaketa lasai eta pertsonala ahalbidetzen du.

Kutxa hori, tolestuta dagoen brontzezko xaflez estalita dago atzealdean, eta aurreko fatxadan, kristalez. Horrela, protagonismo estetikoa ematen zaio eskailera nagusiari, eraikinaren zirkulazioa ere antolatzen duena. Fatxada hori ixten duten alboak errefortzu metalikodun hormigoizkoak dira eta eraikinearen egitura osatzen dute.

 

Visita museo BIBAT

 

Eraikin moderno horrek, museo baten berezko eginkizunak garatzeko beharrezkoak diren instalazio guztiak ditu: gure arbasoen ondarea gordetzea, ikertzea eta ezagutzera ematea.

Eraikinari buruzko informazioa [PDF]

 

Bisita gidatuak eta tailerrak

 
Visita museo BIBAT
 
Informazioa eta erreserbak:
 Telefono:  945-203707

Audiogida-zerbitzua

 
Visita museo BIBAT
 
Deskargatu hemen zure audiogidak

Zerbitzuak

 

 

ORDUTEGIA

Asteartetik larunbatera

10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:30

Igande eta jaiegunetan

11:00 - 14:00

Astelehenetan itxita (jaiegunetan izan ezik)

Astelehena jaieguna izan bada, asteartean itxita

SARRERA DOHAINIK

 

Visita museo BIBAT

 

Aiztogile kalea, 54

01001 Vitoria-Gasteiz

Visita museo BIBAT

 

945 203700

945 203707

Visita museo BIBAT  

bibat@araba.eus