Ficha deposito de materiales Arqueologia eu

deposito de materiales Arqueologia

Material arkeologikoak gordetzeko zentro ofiziala

1990. urtean Euskal kultur ondarearen Legea ezarri ostetik, Arabako Arkeologia Museoa Arabako Lurralde Historikoan material arkeologikoak gordetzeko zentro ofiziala bihurtu da.  

Biltegietan 10.000 kaxa inguru gordetzen dira, eta hor, indusketa, prospekzio eta aurkikuntza puntualetatik etorritako objektuak daude. 

Besteak beste, zeramikazko zati txikiak, lurrezko laginak, hezur hondakinak edo tamaina guztietako objektu osoak dira, eta historiaurretik XX. mendera arte gure lurraldean egon diren herrien kultura materiala islatzen dute.  

deposito de materiales Arqueologia

 

Bilduma bizia da eta etengabe hazten ari da, Araban aurkitutako material arkeologiko guztiak, bai jarduketa arkeologikoen ondoriozkoak, bai edozein herritarrak ustekabez aurkitutakoak, Arabako Arkeologia Museora ekarri behar direlako.

 

deposito de materiales Arqueologia

 

Museoak, bere aldetik, horiek zaindu behar ditu, eta funtsak ere kudeatzen ditu, material berriak hartzen ditu, maileguak izapidetzen ditu, kontsulta errazten du eta aztertzen eta katalogatzen laguntzen du.