Eduki publikatzailea

Broches de cinturon

Gerriko krisketak

Euskal Herrian Erromatar Inperioa galdu ondorengo garaiari buruzko informazio gabezia arindu egin da azken urteotan garrantzi handia hartu duten zenbait hilerritan, batez ere, Arabakoetan, egindako arkeologia indusketa eta aurkikuntzekin.

Zenduekin batera lurperatzen ziren gauza ugariek, batez ere, jantzi, arma eta eskaintzaz beteriko ontziek, agerian uzten dute ehorzte ohitura antzekoak zirela Pirinioen alde bietan eta horiek bereizi egiten zirela hispaniar-bisigodo eremuetako ohiko hileta errituetatik.

 

Broches de cinturon

Gerriko krisketak, xafla zurrun zein giltzatuekin, apaingarri nabarmenetako batzuk dira:

Axkoetakoa, xafla zurrunduna, ohikoa da Europako eta Mediterraneo mendebaldean. Hala ere, irudi apaingarriak sortzeko, puntuz egindako teknika erabili izanak agerian uzten du Akitaniako eragina.

 

Broches de cinturon

 

Gainerako bi krisketek eragin bera dute eta giltzatuak dira.

Los Goroskoak animalien irudiak ditu apaingarri, damaskinatuak.

Broches de cinturon

Aldaietakoak dekorazio geometrikoa du.

Broches de cinturon

 

Broches de cinturon

 

Kronologia, gutxi gorabehera:

V.-VIII. mendeak / Antzinaro Berantiarra

Jatorria:

Axkoeta, Los Goros koba (Otogien) eta Aldaieta (Langara Ganboa)

3. solairua