Eduki publikatzailea

Funda puñal

Sastakai zorroa

Guardian dagoen La Hoya aztarnategiko piezarik ikusgarrienetako bat da. Miraveche-Monte Bernorio motako sastakai baterako zorroa da. Horrela esaten zaio Gaztelako aztarnategi horietan aurkitu zelako eredu hori lehen aldiz.

Herrixkako hilerri nagusiko indusketan berreskuratu zuten. Garai horretan ohiko erritua zenez, gorpua errausten zuten. Errautsak zista edo harrizko kutxa batean sartzen zituzten, hildakoaren bizitzako objektu adierazgarrienetako batzuekin; gerrako armekin kasu honetan.

Nekropoli hau osatzen zuten zistetan hainbat hatu militar agertu ziren, beraz, ondoriozta dezakegu herrixkako gerlariek bakarrik erabiltzeko zirela.

Funda-puñal

Dekorazioaren kalitatea nabarmendu dezakegu zorroan, izan ere, nielatua eta damaskinatua erabiliz egin da. Horrela, ebaki txikiak egiten dira, eta hor, zilar sulfurozko esmaltea sartzen da, edo zuzenean metal horren hariak. Teknika horiek ongi menderatzen ziren, beraz, horrek erakusten du gerlariez gain, artisau adituak ere bizi zirela, mota horretako objektuak sortzeko gai zirenak. Ziur asko, merkatariak ere bizi ziren, objektuak ekoizpen tokitik urrun banatzen zituztenak.

Funda-puñal

Sastakai zorroa bularrean eramaten zen, gurutzatuta, sorbaldari edo gerriari lotuta, apaindutako soin uhal batekin. Apainduren aberastasuna dela eta, objektu horiek, arma arrunt gisa bakarrik ez zirela erabiltzen esan liteke. Beraz, galako ekipamendutzat har daiteke, eramaten duenaren ospea, maila edo aberastasuna erakusteko.

Funda-puñal

 

Funda-puñal

Kronologia, gutxi gorabehera:

II. - I. K. a mendeak / II. Burdin Aroa

Jatorria:

La Hoyako nekoropolia. Ikusgai eta seinaleztatuta dagoen aztarnategia

2. solairua