Eduki publikatzailea

Miliarria

Miliarioak erromatar garaiko trafiko seinale modukoak ziren. Normalean milia erromatar bakoitzeko (1.480 metro inguru) jartzen ziren, eta igarotzen zen bidea eta bestelako datu interesgarriak adierazteko balio zuten, hala nola hiriguneetara zegoen distantzia, edo uneko arduradun politikoen izena.

Kasu honetan, Postumo enperadoreak aginduta jarri zutela esaten da, gure aroko 258. eta 262. urteen artean:

[I]MP(ERATORI) CAE[S(ARI)]

[M]ARCO CA[S]

[SI]ANO LAT[I]

[N]IO POSTVMO

AVG(VSTO)

Zesar Marcus Cassianus Latinius Postumus Augusto enperadoreari.

Erromaren boterearen hedapena eta eragina ezin da ulertu inperioko lurralde guztien arteko lotura (eta horrenbestez, integrazioa eta kontrola ere bai) bermatzen zuten galtzada eta komunikabide sare konplexu bat egon gabe.

Arabatik Iter 34 galtzada igarotzen zen, Burdigala (Bordele) eta Asturica Augusta (Astorga)lotzen zituena. Ibilbide zehatza zein zen ez dakigun arren, badakigu bidea mendebaldeko lautadatik sartzen zela, Alba, izeneko hiri batetik Tulloniumerantz jarraitzeko (Dulantzin), Suestatiorantz (Arkaian), Veleiarantz (Billoda – Tresponden), Deobrigarantz (Miranda de Ebrotik oso hurbil, Burgosko probintzian dagoeneko).

Toki horietan zerbitzu geltoki modukoak zeuden, mansio direlakoak, bide horietatik joaten zen jendea hartzeko. "Mansio" horietan zenbait azpiegitura zeuden bidaiaren gogortasuna arintzeko: terma publikoak, Arkaiako aztarnategian agertutakoak bezalakoak; edo bideak eta posten zerbitzua mantentzeko instalazioak, ezinbestekoak zirenak inperioko posta bermatzeko, Mariturrin aurkitutako aztarnek adierazten duten moduan, Gasteizko hirian bertan.

Ekialdetik mendebalderantz zihoan ibilbide handi horrez gain, gure lurraldearen barnealdea kantauriar kostaldearekin eta Ebroko bailararekin lotzen zuten beste bide batzuk ere bazeuden. Haien inguruan, beste kokaleku erromatar batzuk aurkitu dira, hala nola Las Ermitas Espejon, edo Aloria, , Amurrio - Urduñatik hurbil.

Kronologia, gutxi gorabehera:

K. o. III. mendearen bigarren erdia.  / Erroma

Jatorria:

Errekaleor, Gasteiz

3. solairua