Eduki publikatzailea

Lorenzo del Prestamero (1733-1817)

Arkeologiaren aitzindari Araban

 

Lustrazioa XVIII. mendearen erdialdetik aurrera Europan izandako kultura eta adimen mugimendua izan zen. Ilustrazioko pentsalariek baiesten zuten giza jakituriak sineskeria, ez jakintasuna eta larderia menderatu zitzakeela, mundu hobe bat eraikitze aldera..

Euskadin, lorpen handienetako bat izan zen Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sorrera (1765), zeinak, besteak beste, “nekazaritza, zientziak, arte erabilgarriak eta merkataritza” sustatu zituen.

Prestamero Urizaharrean jaio zen, 1733an, eta elkarte horretako kide nabarmenetako bat izan zen. Izan ere, Arabako hiriburuan XVIII. mendearen azken herenean plazaratutako gizarte eta kultura ekimen ugariren sustatzailea izan zen. Hainbat alorretan (arkeologia, numismatika, botanika…) nabarmendu zen, beti zorrotz eta arduratsu, beti perfekzioa edo biribiltasuna helburu.

1792tik aurrera,  Iter XXXIV erromatar galtzada ibili eta aztertu zuen, Araban,  eta aztarnategi eta hillarri  ugari aurkitu zituen. 1974an Cabriana hiribildu erromatarrean egin zituen indusketak eta eraikin bat aurkitu zuen han, hainbat gela eta mosaiko jori zituena. Egun mosaiko horiek desagerturik daude eta agindutako marrazkien bidez baino ez ditugu ezagutzen.

Aldi baterako erakusketa

Aiztogile kalea, 54

01001 Vitoria-Gasteiz

 

945 203700

945 203707