3. solairuko erakusketa - arkeologiamuseoabibat
Ficha exposicion arqueologia planta 3 eu
Hirugarren solairua: Erromatar garaia, Antzinaro Berantiarra eta Erdi Aroa
Azken solairura heldu gara azkenean. Hor, erromatar garaiko (I. mendea K.a - V. mendea), Antzinaro Berantiarreko (VI-VIII. mendeak) eta Erdi Aroko (VIII.-XV. mendeak) aztarnak erakusten dira.
Sarreran Arabako mapa handi bat dago eta hor, Iter 34 galtzadaren inguruan zeuden erromatar garaiko kokaleku nagusiak jasotzen dira. Bide horrek, Astorga eta Bordele lotzen zituen, eta komunikazio erromatarren sarearen barruan zegoen. Sare horren bidez, sistema politiko eta administratibo zentralizatu eta indartsua bermatzen zen, baita maila orokorreko merkataritza ere. Merkataritza horren erakusgarriak dira Penintsulako zenbait tokitatik etorritako anforak, edo terra sigillataz egindako ontziak, gama altuko zeramika, gorria eta distiratsua, fabrikazio estandarizatukoa, berez, erromatar inperio osokoa.
Horrez gain, norbera zaintzeko eta apaintzeko objektuak ere ikusiko dituzue, hala nola ilerako orratzak, ukendu ontziak, belarritakoak edo zunda kirurgikoak. Tamainarengatik nabarmentzen dira Iruña-Veleian aurkitutako kapitel korintoarra eta emakumezko eskultura, hiriko bizitzak erromatar esparruan zuen garrantziaren lekukoak direnak. Erromarekin idazketa agertu zen lehen aldiz gure lurraldean.
Eguneroko objektuen gainean egindako grafitoetan eta aldareetan eta hilarrietan egindako inskripzioetan ikusten dugu.
Tras la caída de Roma se produjo una gran transformación. Las ciudades en nuestro terErromatar inperioa desegitean aldaketa handiak gertatu zen. Hirie gure luraldean garrantzia galdu zuten eta botere gune berriak agertu ziren. Landa eremuan villae edo lur esplotazio handiak eta erromatarren ohiko biziguneak desagertu ziren. Horren ordez, herrixkak sortu ziren, eta orain arte baztertuta zeuden eremuak hartu zituzten. Garai nahiko ezezaguna da, eta aztarna arkeologiko gehienak, Aldaieta, San Pelayo, edo San Martin Dulantziko nekropolietan aurkitutako hilobietako hatuak dira. Erakusketan, hilobi horietako bat nolakoa zen ikusiko duzue; baita haietan agertzen zilarrezko eta urrezko eraztunak, gerriko belarriak eta xaflak eta armak ere. Objektu horiei guztiei erreparatuz gero, gizartea Europako testuingurura Penintsulako mundu bisigodora baino hurbilago zegoela esan genezake.
Museoaren azken zatian Erdi Aroko objektuak daude. VIII. mendetik aurrera herrixkak ugaritu ziren, eta horietako askok, gaur egun, oraindik jarraitzen dute. Komunitate horiek nekazaritzatik eta abeltzaintzatik bizi ziren, hala ere, artisau jarduera bat ere bazegoen. Elizak elementu egituratu bat, biltzeko, gurtzeko eta hildakoak hilobiratzeko toki bihurtuz joan ziren.
XI. mende bukaeratik aurrera herrixka horietako batzuen garrantzia handitu zen: merkatuak egiten zituzten eta lurraldeko toki nagusiak bihurtu ziren. Erregeek zenbait pribilegio eman zizkieten, foru izeneko dokumentu batean bildutakoak, eta hiribildu bihurtu ziren. Horren adibideak ditugu Gasteiz, Agurain, Guardia edo Antoñana. Horiekin harremanetan, zeramikak, igitaiak, artaziak, erlikia-ontziak, hilarriak eta 5.000 txanpon baino gehiagoko altxor bat ikusteko aukera izango duzue.
Erakusketa iraunkorra amaitzen da; ez ordea museoko bilduma edo arkeologia, gure kultura materiala eta XX. mendera arte agertzen den testuinguruak ikertzen jarraitzen baitira.