Ficha exposicion arqueologia planta 2 eu

exposicion arqueologia

Bigarren solairua: Burdin Aroa


Bigarren solairuan Burdin Aroa dago, gure protohistoria. Duela 3.000 urte inguru hasi zen, eta erromatar inperioan idazketa heldu zenean amaitu zen. Ia 1.000 urte horietan aurrerapen teknologiko handiak egin ziren. Besteak beste metalen lanketa menderatzea lortu zuten, burdinaren erabilera nabarmenduz, eta zeramika egiteko tornu azkarra sartuz. Horrela, zeramika finagoak, erregularragoak eta forma konplexukoak egin ahal izaten ziren. Beira arasetan brontzezko apaingarriak ikusiko dituzue, hala nola zintzilikarioak eta fibulak (arroparako krisketak), eta burdinazko armak eta tresnak: igitaiak, golde muturrak edo zizelak. Eskuz egindako zeramikekin batera, landuago dauden beste batzuk ere ikusiko dituzue: margotutako zirkulu formako motiboekin apaindutako kopak, buztinezko kaxa txikiak eszisio bidez apainduak, kantinplora bat edo inbutu bat.


Harrizko bolak, pisuak eta txanponen bat agertzeak, merkataritza bazegoela erakusten du. Zenbait aztarnategitan sastakaien zorroak, gerrikoak eta soin-uhalak aurkitu ziren, lantzeko oso zailak ziren apaingarriekin. Horrek erakusten du produktu hauek herrixkaren mugaz harago saltzen zituzten artisau espezializatuak eta horiek erosten zituzten elite gerrariak zeudela. Beira arasetako batean, gerlari horiek nola joaten ziren hornituta ikus dezakezue, gutxienez hil ondoren, izan ere, objektu horiek, haien errautsak lurperatu zituzten hilobietan aurkitu ziren gehien-gehienak.


Burdin Aroko arkeologiatik egindako ibilaldia amaitzen da Araban erromatarrak egon ziren lehen aztarnak aurkitzean. Habaila jaurtigaiak, txanponak eta sandalietako iltzeak edo caligae dira Kuartangoko Andagosteko gudaldi eremu edo kanpamentuan aurkitu ziren aztarnetako batzuk.

La Hoya herrixkako erasoa

Erakusketako beste solairuak

Ruta cercana

Historiaurrea

Lehen solairua

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Erromatar garaia, Antzinaro Berantiarra eta Erdi Aroa

Hirugarren solairua

Ikusi gehiago