Ficha exposicion arqueologia planta 1 eu

Lehen solairua: Historiaurrea

Erakusketa iraunkorrean museoaren bildumaren zati bat jasotzen da. Kronologikoki antolatuta dago, hiru solairutan banatuta. 

Lehen solairuan Historiaurrea aztertzen da, gure hastapenetatik, lehen metalak agertu ziren arte. 

Paleolito Aroan , ehasiko dugu bidaia, historiako lehen aldia eta luzeena delako. Hor, emakumeak eta gizonak ehizatik eta bilketatik bizi ziren. Bitrinetan gure arbasoekin bizi ziren animalien hezurrak ikus ditzakezue. Klimaren arabera animali motak aldatzen ziren.. Animalia hauek zeuden: marmotak, lehoinabarrak, errinozeroak, uroak, oreinak, basurdeak… Halaber, gizakiek fabrikatutako harrizko tresnen hondarrak eta duela 50.000 urte inguru Neandertalgo neska edo mutil batek galdu zuen hagin bat ere ikus ditzakegu.

Gure hurrengo garaia Mesolítico Aroa da. Duela 11.500 urte inguru, egungoaren antzeko klima batek giza taldeak hedatzen eta lurraldea kolonizatzen lagundu zuen. Kanpamenduetan bizi ziren, aire zabalean, eta harpeetan, ibaietatik hurbil. Aldian-aldian, talde txikietan mugitzen ziren ehizarako gune estrategikoetarantz. Basoetatik ateratzen zituzten baliabide gehienak. Han, ehiza egiten zuten, fruituak, baiak eta sustraiak biltzen zituzten; baita zura ere. Garai horretatik forma geometrikoak dituzten hainbat suharri zati gordetzen ditugu, punta gisa erabiltzen zirenak eta gezien gorputzean, edo laban gisa. Halaber, Araban aurkitu ziren lehen apaingarriak utzi zizkiguten, hala nola itsasoko maskorrak, lepokoak sortzeko edo arropan josteko. 

Gure historiako aldaketarik handienetako bat nekazaritza eta abeltzaintza erabiltzen hastea izan zen. Neolito Aroa gisa ezaguna den aldia dugu. Bizimodu berriak aldaketa handiak eragin zituzten paisaian. Lehen herrixka egonkorrak agertu ziren, eta basoaren zati bat lantzeko soro bihurtu zen. Bi aurrerapen teknologiko garrantzitsu ere izan ziren: zeramika eta harri leundua. Beira arasetan hori erakusten duten objektuak ikus ditzakegu: zeramika zatiak, igitai hortzak, aizkora leunduak eta eskuzko errota.

Une horretatik aurrera ematen dira Araban ezagutzen ditugun lehen lurperatzeak. Hauek leize, harpe eta hil monumentuetan egiten ziren, trikuharriak kasu, guregana iritsi diren Arabako arkitekturaren lehen adibideak direnak. Erakusketak hainbat bitrina eskaintzen dizkie hildakoak lurperatzeko erabiltzen ziren objektuei: zeramikak, gezi puntak, labanak eta kobrezko hagaxkak, lepokoak edo espatula idolo misteriotsuak, besteak beste. Pieza guztien artean, bere oinarrian iltzatutako gezi punta bat duen burezur bat nabarmentzen da, eta gure historiako indarkeria ebidentzia zaharrenetakoa da. 

Lehen objektu metalikoak, hain zuzen ere, Kalkolitoko lurperatzehauetan agertzen dira, baina jada Brontze Aroan hasiko da metala presentzia handiagoa izaten; armak, aizkorak eta eskumuturrekoak zeramiken artean zabaltzen dira.

Erakusketako beste solairuak

Ruta cercana

Burdin Aroa

Bigarren solairua

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Erromatar garaia, Antzinaro Berantiarra eta Erdi Aroa

Hirugarren solairua

Ikusi gehiago