Eduki publikatzailea

Zehatz-Mehatz: Micaela Josefa Portilla (1922-2005)

Zehatz-Mehatz: Micaela Josefa Portilla (1922-2005)

Bizitza

Micaela Josefa Portilla Vitoria (Gasteiz, 1922-07-30 – 2005-10-08) antropologo, pedagogo eta historialari gasteiztarrak 1941ean Lehen Hezkuntzako Irakasle ikasketak egin zituen eta gero Madrilgo Konplutense Unibertsitatean Filosofia eta Letrak (Geografia eta Historia espezialitatean) ikasi zituen. 1954.an lizentziatura amaierako lanean Arabako dorretxeak aztertzen hasi zen, geroko bere ikerketa lanen hastapena izan zena, beti metodologia oso zehatzarekin lan eginez. 1974an Madrilen aurkeztu zuen doktoretza tesia Historian, hori ere Arabako dorretxeei buruzkoa.

Micaela Portilla

Lana

Lehen hezkuntzako irakaslea izan zen Untzilla Aramaion, Zallan, Agurainen eta Gasteizen (Ramiro de Meztu institutuan Odon Apraizen laguntzailea izan zen); Irakaskuntza Eskolako katedradun izan zen (1956tik) Kadiz, Gasteiz eta Madrilen (han hartu zuen erretiroa 1987an, 43 urtean lan egin ostean); Arabako irakasle Eskola Normaleko zuzendaria ere izan zen (1958-1964) eta Eskola Normalen Inspekzio Orokorraren Aholkularia (1967-1971). Araba ordeztu zuen San Fernandoren Arte Ederren (1982tik) eta Historiaren (1988tik) Errege Akademietan. Era berean kidea zen Euskalerriaren Adiskideen Elkartean (1971tik), Eusko Ikaskuntzan, Arabako Ondare Artistikoaren Batzorde Babeslean, Arabako Foru Aldundiko Museoen Batzorde Aholkularian, Euskadiko Ondare Monumentalaren Batzorde Aholkularian eta Euskal Kulturaren Kontseilu Orokorrean eta “Manuel Iradier” Elkarteko Historia ataleko presidente.

Hainbat testuliburu, artikulu eta liburu zientifiko eta dibulgaziokoak idatzi zituen, milaka orri, eta hizlari nekaezina izan zen, beti bultzatu zuen ezagutza eta dibulgazioa zabaldu asmoz eta beti edonori laguntzeko prest.

 

Argitalpen nabarmenak

Torres de Mendozas, Guevaras y Ayalas en Álava (1954)

El retablo de San Blas de Hueto Abajo (Álava) (1958)

El Relicario de la Virgen del Cabello en el Monasterio de Quejana (1961)

Alava (guía turística ‘turismo gida’) (1968)

Catálogo Monumental. Diócesis de Vitoria (7 liburukitan kolaboratu zuen) (1968-1988)

Torres y casas fuertes de Álava (1978)

Quejana, solar de los Ayalas (1983)

Las torres de Mendoza y Martioda (1985)

Vitoria gótica (1986)

Barría. Ayer y hoy de un monasterio (1987)

Una ruta europea. Por Álava a Compostela. Del paso de San Adrián al Ebro (1991)

 

Sariak eta omenaldiak

1982: Gasteiz Hiriko gogoko alaba izendatu zuten eta Aiarako eta Kuartangoko Alaba izendatu zuten.

1990: Sabino Arana Saria, Kultura arloan

1993: Honoris Causa doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (izendatutako lehenengo emakumea)

1997: Manuel Lekuona Saria

1998: Micaela Portilla eskola zabaltzen da (Fontecha, Lantarón)

2000: Eusko Jaurlaritzaren Lan Onari saria bizi osoan egindako lana omentzeko 

2007-2009: Micaela Portilla Vitoriari omenaldi Jardunaldiak eta erakusketak

2012: Euskal Herriko Unibertsitateak genero ikuspegia txertatzen duten doktore-tesietarako Micaela Portilla saria sortu zuen.

2017: Micaela Portilla Ikerketa Zentroa EHUko Arabako kanpusean

Aldi baterako erakusketa