Eduki publikatzailea

Tutankhamon 100 urtez liluratuta

Tutankhamon 100 urtez liluratuta

Egipto eta Ekialde Hurbilerako espedizioak

XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen erdialdera arte, Euskal Herriak, Gasteiz buru zuela, Egipto eta Ekialde Hurbilera hainbat bidaia antolatu zituen, benetako espedizioak izan zirenak. Apartekoenak 1920ko hamarkadakoak izan ziren, Tutankhamonen hilobia aurkitu ostean.

Urtero, Espainiatik eta Hispanoamerikatik 200 pertsona joaten ziren bi hilabetez Egiptora eta Ekialde Hurbilera itsasontziz, trenez, gurdiz, autoz eta zaldiz eta, ondorioz, ezezagun izan zaigun ondarea utzi digute.

Bidaiek Ekialdearekiko lilura piztu zuten eta egiptoar kultura eta Tutankhamonen altxorra ezagutzeko bide nagusietako bat bihurtu ziren. Hori horrela, Errege Harana ezagutzeko Goi Egiptoko ibilbidea eskaintzen zuten 1926tik aurrera antolatutako bidaiek.

Gainera, 1924an eta 1928an, Howard Carter arkeologo britainiarra Madrilen izan zen aurkikuntzei buruzko hitzaldiak emateko.

Kristautasunaren leku santuetara egindako erromesaldi erlijioso gisa hasitakoak, oinarri kulturalarekin eta leku klasiko esanguratsuak ikustearekin osatzen zirenak, Egiptorako bidaia kultural bihurtu ziren nagusiki, eta TUTANKHAMONen altxorra bihurtu zen bidaien helburu nagusia.

Argazkiak: @anuskagraphic

Aldi baterako erakusketa

SARRERA DOAN

contacto museo BIBAT

Aiztogile kalea, 54

01001 Vitoria-Gasteiz

 

contacto museo BIBAT

945 203700

945 203707