Eduki publikatzailea

Sobre Espaldas de Gigantes

Erraldoien Bizkar Gainean

Euskal arkeologiaren historia

Euskal arkeologiaren historiaren ibilbidea azaltzen du erakusketak. Bertan, haren eboluzioa eta diziplinaren aldaketa metodologikoak, kontzeptualak eta interpretaziozkoak ikusiko ditugu, batetik, bai eta, bestetik, beren ikerketekin, askotan aitzindariak, zaletasun bat baino askoz gehiago ez zena, zientzia bihurtu zuten pertsonak ere.

Gure aurreko pertsona horiei guztiei eskainia dago erakusketa hau, gaur egungo gure ezagutza horien gain eraikitzen baitugu. Bertan, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako objektuak ikusi ahal izango dira ikusgai, azken 150 urteetan gizartean izandako aldaketen isla direnak.

 

1844-1916 - Hastapenak.

XX. mendearen hasierara arte, arkeologia bildumazaletasuna baino askoz gehiago ez zen: berreskuratutako materialak, euren izaera artistikoarengatik ebaluatzen ziren, eta; inbasio zelten edo erromatarren testigantza bezala interpretatzen ziren.

Hauek herrialdean finkatutako Tubalen (Noeren bilobaren) ondorengoak ziren biztanle indigenengan eragina izan zuten.

 

1916-1936 - Arkeologia zientifikoaren sorrera

J.M. Barandiaranek, T. Aranzadik eta E. Egurenek izaera biblikoa zuten iraganerako interpretazio ereduak alde batera utzi, eta joera antropologiko nabarmeneko etapa berri bati ekin zioten, Euskal Herriko biztanleen nortasun etnologikoa ezagutzeaz, haien jatorria bilatzeaz eta bilakaera historikoa definitzeaz arduratuta.

 

1936-1953 - Gerrak eta diktadurak eragindako aldaketak

Gerrak historiaurreari buruzko azterketak murriztu zituen Pirinioen hegoaldean, baina Iparraldean

biziagotu egin ziren, non Olha 2 edo Xaxixiloaga edo Etcheberri bezalako aztarnategi garrantzitsuak indusi ziren. Nafarroan Burdin Aroko dozena bat aztarnategi baino gehiago aztertu ziren.

 

1953-1980 - Ikerketak eta jakituriaren zabaltzeak bultzada hartzen dute.

Interpretazio-eredu bat finkatzen da, zeinaren arabera, Goi Paleolitotik dualtasun bat hautematen baitzen

Euskal Herrian, Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdearen inguruan artikulatua: iparraldea atzerapenezko abeltzain-talde batek hartuta, eta hegoaldea, berriz, nekazaritza eta dinamika-talde batek.

 

1980-2021 Garai berriak, ikuspegi berriak

Azken urteotan, arkeologiak gero eta teknika analitiko konplexuagoak erabiltzen ditu, eta iraganera ikuspegi garaikideetatik hurbitzen da, galdera berriak eginaz: ondasunak sortzeko eta banatzeko moduak, edo gatazkak eta horien konponbideak edota emakumeek historian zehar betetako eginkizunak. Finean, gure gizartea kezkatzen duten gaiak dira.

Erraldoien Bizkar Gainean

Erraldoien Bizkar Gainean

Erraldoien Bizkar Gainean

Aldi baterako erakusketa
Iraupena

2022ko urtarriletik apirilera

SARRERA DOAN

Ordutegia

Asteartetik larunbatera

- 10:00 - 14:00

- 16:00 - 18:30

Igande eta jaiegunetan

- 11:00 - 14:00

Astelehenetan itxita (jaiegunetan izan ezik). Astelehena jaieguna izan bada, asteartean itxita.

contacto museo BIBAT

Aiztogile kalea, 54

01001 Vitoria-Gasteiz

 

contacto museo BIBAT

945 203700

945 203707