Eduki publikatzailea

Veleiako erromatar bizitzaren islak

Arabako Arkeologia Museoa

Gogora ditzagun Veleia hiri erromatarreko bizitzako eguneroko jarduera batzuk, museoko beira-arasetan ikusgai dauden materialen eta aurkikuntzen isla bizia Cohors Prima Gallicarekin

Janaria eta elikadura: Zer elikagai kontsumitzen zuten, nola egiten eta prestatzen zituzten. Erabiltzen zituzten sukaldeko tresnak eta materialak.

Zeramikak: Sukaldeko eta banketeetako baxera; luxua eta sinpletasuna. Ezagutu nola egiten zen Sigillata zeramika erromatar ospetsua.

Metalak eta beste material batzuk: Artisauek objektu metalikoak lantzen dituzte, adibidez, sarekotak egiteko; larrua, oinetakoak edo poltsak egiteko; hezurra, aiztoak eta ezpatak apaintzeko
edo kirtenak egiteko.

Soinekoak eta osagarriak: Ikus ditzagun gizonez eta emakumez egindako soinekoak, erromatar munduaren urteetan zehar aldatzen joan diren bezala. Osagarriak, hala nola gerrikoak eta
oinetakoak.

Garbiketa eta zaintza pertsonala: Domina bat zerbitzariak zaintzen du, jantzi egiten du, orraztu
egiten du, makilatu ukenduekin eta beira-arasetan ikus ditzakegun tresna eta objektuekin.

Soldaduak eta bizitza militarra: Veleia hiriak bere goarnizio propioa zuen, Cohors I Gallica
izenekoa. Inperioaren amaierako soldaduak dira; ikus ditzagun haien jantziak eta armak.

Data
2022/12/17
Ordutegia
11:30 - 14:00
Lekua
Arabako Arkeologia Museoa
Norabidea

Aiztogile kalea, 54

Udalerria
Vitoria-Gasteiz