PD_014 Lipsanoteca eu - arkeologiamuseoabibat
Eduki publikatzailea

Lipsanoteka
Lipsanoteka bat aldareen barruan gordetzen zen erlikia ontzi mota bat zen, elizaren sagarapena ospatzeko bertan jarria. Ale hau aurkitu zuten Urbina Basabe dorreko elizaren aldarea desmuntatzean, zaharberritzen ari zirenean. Zurezko kaxa txiki bat da, gidaridun estalkia duena. Uso formako bost zigilurekin zigilatuta zegoen. Barruan, belus zatiak eta erretxina aztarnak aurkitu ziren. Kanpoaldean, letra karolingioa erabiliz, tintaz idatzitako zazpi santuren izenak agertzen dira: S Petri, S Emeterii, S Agnetis, S Iustae et Rufinii, S Martini eta Sci Nicolai (Petri, Emeterio, Ines, Justa eta Rufina, Martin eta Nikolas santuak).
Kronologia, gutxi gorabehera:
XII.-XIII. mendea / Erdi Aroa
Jatorria:
Urbina Basabe dorreko eliza, Kuartango