PD_004_Ceramica de almacenamiento eu - arkeologiamuseoabibat
Eduki publikatzailea
Biltegiratzeko zeramika
Ontzi hau osatzen duten zatiak zulo batean aurkitu ziren, Eztarroako Andra Maria elizaren ondoan. Aztarnategia 1984. urtean aurkitu zuten, kasualitatez, obrak eta premiazko indusketak egiten ari zirenean.
Zuloaren barruan material arkeologikoa agertu zen, zeramikazkoa nagusiki, eta 1.000 zati baino gehiago zeuden. Horiei esker, 20 ontzi berregin ziren. Horien artean, horma leunduak zituzten goporrak eta biltegiratzeko ontzi handiak zeuden: digitudun kordoi girlandez, erroz, zuloz, ebakiz eta inpresioez apaindutakoak. Ontzi guztiak eskuz landu ziren, inguruko buztina erabiliz, eta labe irekietan egosi ziren. Hori dela eta, ontziek askotariko koloreak eta testurak dituzte.
Zuloa biltegiratzeko silo bat izateko prestatuta zegoen, hormak buztinez estalita zeudelako iragazgaitza egiteko eta hondoan harrizko lauzak drainatze egokia bermatzeko. Barruan, bertikalki jarri ziren ontziak, eta gero, zuloaren ahoa material galkorrekin bete zen. Ontzietan utzitako elikagaiak ez ziren inoiz berreskuratu. Horri esker, elikagai horiek gorde izan zituzten zeramikak gure eskura heldu dira.
Kronologia, gutxi gorabehera:
K.a.1.800 / Brontze Aroa
Jatorria:
Andra Maria, Eztarroa