PD_002_Craneo con punta de flecha clavada eu - arkeologiamuseoabibat
Eduki publikatzailea
Gezi punta sartuta daukan burezurra
Guardian dagoen San Juan Ante Portam Latinameko hobiratze kolektiboak Iberiar Penintsulako indarkeria kasurik zahar eta interesgarrienetako bat agertzen du.
Aztarnategi honetan, bi sexuetako eta adin guztietako 330 gorpu baino gehiago aurkitu ziren, harpe txiki baten barruan hobiratuta. Gorpuak bata bestearen gainean jarri zituzten, gorputz-adarrak tolestuta, leku txikia ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Lehen hilobiratzeak indarkeriazko heriotzenak izan ziren: hausturak eta bestelako traumatismoak zeuden, edo gezi puntak hezurren barruan.
Beste adibide ikusgarri bat gazte batek garondoan duen gezi baten zauria da. Suharrizko punta muskulu masaren barruan geratu zen, eta hezurra inguruan hazi zitzaion eta zulo okzipitalaren barruan finkatuta geratu zen. Hezur ehunaren garapen berezi hori, gaztea bizirik atera zen seinale argia da, nahiz eta zauria larria izan. Horrela, puntak bere lepoan jarraitu zuen, hil arte.
Kronologia, gutxi gorabehera:
Duela 5.000 urte inguru / Neolito-Kalkolito Aroak
Jatorria:
San Juan Ante Portam Latinam (Guardia)