PD_017 Collar de lignito EUS - arkeologiamuseoabibat
Eduki publikatzailea
Lignitozko lepokoa
Trikuharriak gure inguruan eraikitako lehen arkitektura monumentalak dira. Hilobi kolektiboak ziren. Bertan, hildakoak lurperatzen ziren beren apaingarriekin, eguneroko edota errituetarako objektuekin.
Era horretan, oso ohikoak ziren mota eta material anitzeko lepokoen aleak: adibide honetan, upel edo zilindro formakoak eta lignito edo egur fosilduan eginak (kolore bizia eta itxura estetiko adierazgarria daukatenak).
Katadianon (Anda, Kuartango) dagoen Gurpide Hegoa trikuharrian aurkitua izan zen, Jose Migel Barandiaran eta Domingo Fernández Medranok 1955ean egindako indusketan. Kalkolito Arokoa da (duela 4.000 urte ingurukoa).
Kronologia, gutxi gorabehera:
Kalkolito Aroa (duela 4.000 urte inguru)
Jatorria:
Gurpide Hegoa trikuharria (Katadiano, Anda, Kuartango)