PD_016 Tesorillo de Otaza eu - arkeologiamuseoabibat
Eduki publikatzailea
Otatzako altxorra
Arkeologiaren bidez, batzuetan, altxorrak aurkitzen dira. 1980. urteko apirilean gertatu zen. Orduan, familia bat Otatzako hondarretatik paseatzen ari zen, eta lurrean, antzinako itxura zuen txanponez beteriko lurrontzi bat aurkitu zuen. Ontzia apurtuta zegoen, eta edukia sakabanatuta, Gasteizen ondoan Forondako aireportua eraikitzeko herriko eraikin zibilak eta eliza hondakin bihurtu zituzten makinengatik.
Indusketa arkeologikoari esker, zilar eta kobre aleazioz egindako 5.000 txanpon baino gehiago aurkitu ziren. Txanpon horiek norbaitek ezkutatu zituen, baina ezin izan zituen berreskuratu. Hori guztia Erdi Aroan gertatu zen, XIII. mendearen hasieran, Gaztelako Alfontso VIII.aren erregealdian. Alfontso VIII.ak Gasteiz kendu zion Nafarroako Erresumari 1200. urtean.
XII. eta XIII. mendeetako agirien bidez ondoriozta dezakegu bildutako diruarekin artalde on bat edo lau zaldi eros zitezkeela; gaur egungo gama altuko lau autoen baliokidea zena. Alde batean erregearen irudia agertzen da, eta bestean, Gaztelako erresumaren sinboloa den gaztelua, Otatzako altxor gehiena osatzen duten obolo eta diruetan.
Familia horrek Aldundiari jakinarazi zion, eta Araban egindako "salbamenduzko" lehen jarduera arkeologikoetako bat izan zen.
Kronologia, gutxi gorabehera:
K.o. XIII. mendea / Erdi Aroa
Jatorria:
Otatzako antzinako herria (Gasteiz), Forondako aireportua egitean desagerrarazia. Indusketa