Eduki publikatzailea

Lapida fundacional

Sortze edo fundazio harria

Arabako Gaubeako bailaran, Tobillas herriaren tokirik garaienean, San Roman eliza dago, 822. urtekoa dena. Eraikitzaile adituek eraiki zuten, Avito abadeak, hots, sortzaileak, zuen diruari esker, eta hori argi islatzen da eraikinaren kalitatean. Tenpluko nabeak, absidetik bereizitakoak, bi sarbide zituen: bat hegoaldetik eta beste bat iparraldetik, monjeak alboko eraikinetatik igaro zitezen.

939. urtean, Roman eta Zipriano santuen omenezko eliza honek lehen berrikuntza handia izan zuen. "Tobillasko harria" delakoan landutako inskripzioak Vigila presbiteroak sustatu zuen berrikuntza omentzen da. Une horretan osorik berritu zuten elizako nabea, eta absidea bere horretan utzi zuten.

Zazpi urte lehenago, Vigila Tobillasko komunitatean sartzean, eliza Burgosko San Pedro eta San Paulo Tejadako monasterioari eman zion. Emate ekitaldian Leongo erregea, Ramiro II.a, Fernan Gonzalez kondea eta hainbat apezpiku, abade, presbitero, monje eta zaldun aritu ziren lekuko gisa. Horrek adieraz lezake, batetik, Vigila presbiteroa Velatarren familia ospetsuko kidea zela eta, bestalde, tenpluaren eraikuntzaren kalitate aparta.

XII. mendean berriro berritu zuten eliza, eta nabearen garaiera handitzeaz gain, estilo erromanikoko apaingarriak ere sartu zituzten, hala nola portada, gaur egun, barrutik bakarrik ikus daitekeena; eta harburuak. Ikustea merezi dutenak guztiak.

Lapida fundacional

Kronologia:

K.o. X. mendea / Erdi Aroa

Jatorria:

San Roman eliza, Tobillas

3. solairua