PD_011 La Dama de Iruña eu - arkeologiamuseoabibat
Eduki publikatzailea
Iruñako dama
Urre koloreko patina duen marmol zurizko eskultura honek, estilo klasikoz jantzita dagoen emakumezko irudi bat adierazten du, eta berezko tamaina baino handiagoa da. Lihozko azpiko jantzi bat darama, chiton izenekoa, eta haren gainean hymation, artilezko tapaki bat.
Nekazari batek aurkitu zuen 1845. urtean, bururik, eskurik eta oinik gabe, Iruña-Veleiako lursailetako batean. 1983. urtean, ia 140 urte geroago, bere ezkerreko eskuaren zati bat agertu zen Betoñoko futbol zelaia betetzen ari ziren lurren artean.
Bururik eta eskuineko eskurik ez egoteak bere identifikazioa zaildu du. Lehen azterlanen arabera, aberastasunaren jainkosa izan zitekeen, edo Livia edo Agripina enperatrizak. Azterlan berrienak dio Zeres zela, nekazaritzaren eta zerealei izena ematen dien uzten jainkosa erromatarra.
Zeresen adierazpen gisa, galburu batzuk eraman behar zituen ezkerreko eskuan, eta lastargi bat eskuinekoan, baina ez dira gorde.
Azterlan berak, Kristo ondorengo II. mendean kokatzen du eskultura hau, Hadriano edo Antonino Pio erromatar enperadoreen garaian.
Kronologia, gutxi gorabehera:
K.o. II. mendea / Erromatar garaia
Jatorria:
Iruña-Veleia, Billoda - Tresponde. Ikusgai eta seinaleztatuta dagoen aztarnategia