Eduki publikatzailea

Vasija de Terra Sigillata

Terra sigillataz egindako ontzia

Erromako boterea gure aroko lehen mendeetan finkatu zen, eta ondorio sakonak izan zituen bere eragin-eremuan bizi ziren pertsonen bizimoduaren esparruetan, baita egunerokoetan ere, hala nola sukaldeko ohitura latindarrak hedatu ziren, erromatar tradizioaren araberako zenbait tresnaren erabilera zabaltzea ekarri zuena.


Erromatarren aurreko tradizio indigenako antzinako zeramikekin batera luzaroan erabili baziren ere, luxuzko zeramikazko ontziteria berrien erabilera hedatu zen. Eredu italiarrei jarraitzen zieten, eta inperioaren zenbait eremutan bertan egiten hasi ziren. Fenomeno hori lurralde hispaniarrean ere gertatu zen. Horrela, imitazio horiek ekoiztu, komertzializatu eta banatzen zituen ekoizpen zentro bat ere sortu zen hurbil zegoen Najerillako bailaran, Tritium Magallumeko eremuan, Errioxako Tricio herritik hurbil.


Denborarekin, arkeologiaren arabera Terra Sigillata hispaniarrak ziren ekoizpen lan horiek, erromatar inperioaren zati handi batean hedatu ziren, kalitate onekoak zirelako. Mota horretako zeramiken izena, sigillata, maisu artisauetatik dator, izan ere, bakoitzak bere lantegia zuen, eta ontzietan bere zigilua (sigillum) jartzen zuen, pieza batzuen hondoan. Ezaugarri nagusien artean, Kristo ondoren lehen eta hirugarren mendeen artean egin ziren ontzien kolore gorri bizia nabarmentzen da, batik bat. Denbora aurrera joan ahala, laranja bihurtu zen kolore hori, eta VI. mendearen inguruan fabrikatzeari utzi zioten.


Lurrontzia egiteko molde bat erabiltzen zuten. Hor, egoki aukeratu eta dekantatutako buztin freskoa sartzen zen, kalitate hobea lortzeko. Moldean nahi zuten forma egiten zuten, eta gero, edukiera eta konplexutasun tekniko handiko industria labeetan egosten ziren. Azkenean, tonu gorri berezia ematen zien berniza ematen zioten.


Ontzi asko motibo geometriko arruntekin apaintzen ziren, edo irudi askorekin, hala nola Uraldeko aztarnategian berreskuratutako ontzi handia. Eszena konplexuak ditu, gladiatore eta zenbait piztiaren arteko borrokenak.


Aurkitutako pieza gehienak mahaian erabilteko baziren ere, hala nola platerak, erretiluak, estalkiak, edalontziak eta pitxerrak; beste batzuk argiztatzeko ziren, besteak beste luzernak esaten zieten olio lanparak; edo likidoak kantinploretan eramateko.

Vasija de Terra Sigillata

Kronologia, gutxi gorabehera:

K.o. II.-III. mendeak / Erromatar garaia

Jatorria:

Uralde

3. solairua