Eduki publikatzailea

Vaso campaniforme

Kanpai formako ontzia, Ciempozuelos motako apaingarriekin

Kanpai formako zeramika eskuz egindako zeramika mota bat da, eta ontzi batzuek duten kanpai forma alderantzikatuarengatik hartzen du izen hori. Orea distiratsua da, eta oro har, akabera zaindua du. Dekorazio ebaki eta geometrikoa du, eta lerro horizontalak diseinua egituratzen du.

Mota honetako zeramikaren forma gehienak ontziak, goporrak eta lapikoak dira, hala ere, kopak edo heldulekua duten edalontziak ere badaude.

Zeramika hauek Europako zati handi batean agertu dira, bai hilobiratzeetan, bai bizilekuetan. Biltegiratzeko ontzi gisa, gatza ekoizteko edo kobrearen metalurgiarako erabiltzen ziren zantzuak daude, hala ere, arkeologo askorentzat, errituetan eta eliteekin lotutakoetan erabiltzen ziren objektuak dira. Zenbait ontzik elikagaien eta edari alkoholdunen hondarrak gorde dituzte, hala nola garagardoa, beraz, lider baten posizioa finkatzeko egindako oturuntzetan eta hildakoak agurtzeko zeremonietan erabili zirela uste da.

Azken kasu honetan, beste objektu batzuekin batera daudenez, badirudi hildakoak garrantzi soziala bazuela: arkulariaren besokoak, kobrezko sastakaiak palmela motako puntak eta bolizko eta hezurrezko botoiak,"V" formako zulodunak..

Vaso campaniforme

 

Kronologia, gutxi gorabehera:

2.500 K. a. - 1.800 K.a / Kalkolito Aroa

Jatorria:

Sorginaren Txabola trikuharria (Bilar). Ikusgai eta seinaleztatuta dagoen aztarnategia.

1. solairua