Eduki publikatzailea

kumano kodo

Kumano kodo bideari buruzko argazki-erakusketa (伊勢市)

Ise-Jingu Santutegi Handitik Kumano Sanzanerako ibilbidea

Kumano Kodo, edo Kumano bidea, Kii mendietan dauden Kumanoko hiru santutegi handiak lotzen dituen erromes-bide sare zabala eta handia da. Kumanoko Hongu-taisha, Hayatama-taisha eta Nachi-taisha santutegiek osatzen dute Kumano Sanzan bezala ezagutzen den toki sakratua.

Erromes-bide horietako bat Iseji Ibilbidea da, Mie prefekturako Ise-jingu Santutegia, japoniarrentzat oso berezia den toki sakratua, Kumano Sanzanekin (Wakayama Prefekturan) lotzen duen bidezidorra.

2004an UNESCOK Gizateariaren Ondare izendatu zituen Kumano Sanzan, bere erromes-bideak eta gizateriak eta naturak sortutako paisaia kulturala, Koyasan (Wakayamako Prefekturan) eta Yoshino eta Omine (Narako Prefekturan) toki sakratuekin batera. Donejakue bidearekin batera, izendapen hori duen erromes-bide bakarra da, eta, horregatik, 1998az geroztik, bi bideak senidetuta daude.

Iseji ibilbideko berrogeita hamar argazki hauek Kumano Kodoren ikuspegi kulturala, natura, historia eta ondarea jasotzen dituzte: zolatutako bidezidorrak, harrizko monumentuak, Budaren irudiak eta itsaso eta mendien paisaia eszenikoak. Terrazetako arrozondoak eta te sailak, bestalde, pertsonen lanaren eta naturaren arteko aliantzaren ondorioz sortzen den edertasunaren erakusgarri dira. Belaunaldiz belaunaldi egin diren jaialdi tradizionalak ere aurkezten dira argazki erakusketa honetan.

Kumano kodo

Kumano kodo

 

Aldi baterako erakusketa

Maiatzaren 1era arte

SARRERA DOAN

contacto museo BIBAT

Aiztogile kalea, 54

01001 Vitoria-Gasteiz

 

contacto museo BIBAT

945 203700

945 203707

 

ANTOLATZAILEA