Eduki publikatzailea

Zerbitzuak

Arabako ondare arkeologikoaren kudeaketa integralerako bulego teknikoa

 

Museoak Arabako Lurralde Historikoko ondare arkeologikoaren kudeaketarekin zerikusia duten administrazio izapide guztiak egiten ditu.

Kasu hauetan lagundu ahal zaitugu:

  • Obra bat egingo duzu eta udalak lan aurretiko baimen arkeologikoa eskatu dizu, edo jarduera arkeologiko bat egin behar duzula esan dizu.
  • Zurea den lurzati bat eremu arkeologiko baten barruan dagoen jakin nahi duzu.
  • Dirulaguntza bat eskatu nahi duzu, jarduera arkeologiko bat egin ondoren.
  • Zure ustez arkeologikoa izan daitekeen aztarna bat aurkitu duzu. 
  • Museoaren bildumari buruz edo Arabako aztarnategiei buruz gehiago jakin nahi duzu.
  • • Ikertzailea edo arkeologiaren arloko profesionala zara, eta baimenak izapidetu behar dituzu, dokumentazioa edota materialak kontsultatu.

Idatzi helbide honetara museoarqueologia@araba.eus

Laborategia eta Ikertzaileen aretoa

 

 

Museoak laborategia eta ikertzaileen aretoa ditu, material arkeologikoak aztertzeko eta azterketa morfologikoak egiteko. Argazkiak ateratzeko aretoa daukate.

 

Arkeologiako liburutegi espezializatua

 

Museoaren liburutegia eta bere bilduma arkeologiaren ikertzaile eta profesionalen eskura dago.  

Ditugun 10.000 monografia eta aldizkari baino gehiagoren zerrenda kontsulta dezakezu.

 


Ordutegia hitzordua hartuta:
Astelehenetik ostiralera (lanegunetan): 8:05 – 14:45

Hartu ordua:

Ekitaldi aretoa / Areto nagusia

 

Guztira 100 lagunentzako tokia dago areto honetan, eta hitzaldiak, mintegiak, aurkezpenak eta bestelakoek egiteko prestatuta dago.

Eremua utzi aurretik Kultura Zuzendaritzak onartu behar du.. Arkeologia eta historiarekin zerikusia duten ekitaldiek zein kultur arloko bestelakoek lehentasuna dute. 

Doan erabil daiteke, ekitaldia museoa publikoarentzat irekita dagoenean egiten bada.

Zerbitzu osagarriak: segurtasuna, soinu teknikariak, garbiketa eta bestelakoak. Hala ere, antolatzaileek beren kontura kontratatu beharko dituzte.

Informazioa eta erreserbak: bibat@araba.eus

Bisita gidatuak eta tailerrak

 

 

Bisita gidatuak eta tailerrak

 

 

Informazioa eta erreserbak:

Telefonoa:  945-203707

 

ORDUTEGIA

Asteartetik larunbatera

10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:30

Igandeak eta jaiegunak

11:00 - 14:00

SARRERA DOAN

 

Aiztogile kalea, 54

01001 Vitoria-Gasteiz

 

945 203700

945 203707

  

bibat@araba.eus