Europako Arkeologia Jardunaldiak 2026 - arkeologiamuseoabibat
Eduki publikatzailea
Europako Arkeologia Jardunaldiak
«Taulatxoekin ehuntzeko lantegia»
Ekainak 12 | 18:30-20:00
BIBAT Museoan
Taulatxodun ehundegia ohiko ehundegiekin sortutako material ehundua baino sendoagoak diren zintak sortzeko metodo bat da. Teknika honek, gainera, irudi apaingarriak nahiko erraz sortzeko aukera ematen du. Lantegi honetan teknikaren oinarrizko printzipioak ezagutuko ditugu, haien historia eta zenbait adibide. Azalpenaren ondoren, lanean hasiko gara eta zinta bat ehunduko duzue.
«Buztinezko goporra: buztina, ura, zuen eskuak eta sua»
Ekainak 13 | 10:00-12:00
La Hoya herrixka aztarnategian
Sentitu nahi duzu buztina La Hoyako biztanlea bazina bezala? Buztinarekin 2 orduz egingo dugu lan eta inguruko lurrekin egindako engobeak erabiliz apainduko dugu.
«Brontzearen unibertsoa»
Ekainak 13 | 12:30-14:30 + 16:30-18:30
La Hoya herrixka aztarnategian
Aukeratu aldagaien artean, piztu hauspoak eta sar zaitez kobre eta eztainu aleazioaren jatorrizko misterioan, zer eta Solacueva Lakozmonteko (Jokano, Kuartango) ezpata-buruaren fundizio lanaren bidez. «Brontzearen Unibertsoa» arkeologia esperimentaleko jarduera bat da eta bere asmoa honakoa da: Brontze Aroko metalurgiara eta Kristo aurreko bigarren miliurtean zuten kosmobisiora hurbiltzea bertaratutako pertsonak.
«Indusketagatik irekita»
Ekainak 14 | 11:00 gaztelaniaz 12:00 euskaraz
Iruña-Veleia aztarnategian
Aiztogile kalea, 54
BIBAT · Arabako Arkeologia Museoa

