Iruña-Veleiako aztarnategia eta erromanizazioa Araban: iragana, oraina eta etorkizuna - arkeologiamuseoabibat
Eduki publikatzailea
Iruña-Veleiako aztarnategia eta erromanizazioa Araban: iragana, oraina eta etorkizuna
Bibat - Arabako Arkeologia Museoak eta Vitoria-Gasteizko UNEDek Iruña-Veleia euskal arkeologiaren funtsezko aztarnategiari buruzko diziplinarteko ikastaro bat abiarazi dute
Bibat - Arabako Arkeologia Museoak eta Vitoria-Gasteizko UNEDen Zentro Elkartuak Arabako erromanizazioaren eta Iruña-Veleiako aztarnategi arkeologikoaren sekretuak aztertzen dituen ikastaro aitzindaria aurkeztuko dute. Zortzi prestakuntza-saioak 2025eko otsailaren 18tik apirilaren 8ra bitartean egingo dira, astearteetan, Bibat - Arabako Arkeologia Museoan eta online, zuzenean zein aurrez grabatuta.
Historia, arkeologia eta teknologia uztartzen dituen programa
Ikastaroak diziplinarteko hurbilketa eskaintzen du, alderdi historiko, arkeologiko, geologiko eta kontserbaziokoak biltzen dituena. Gai hauek jorratuko dira, besteak beste: Iter 34 galtzada Veleiatik igarotzea, harresiaren ikerketaren azken aurrerapenak, macellumaren indusketak, arkeologiako teledetekzioa edo arkeologia-objektuak zaharberritzea eta arkitektura-aurriak sendotzea.
Amaitzeko, Iruña-Veleiako aztarnategira bisita gidatua egingo da apirilaren 8an.
Izen oneko hizlariak eta erakundeen arteko elkarlana
Ikastaroan ibilbide luzea duten profesionalek hartuko dute parte: Rafael Varón Hernández, Blanca Renedo Villaroya, Paloma López Sebastián, José Manuel Martínez Torrecilla, Luis Miguel Martínez-Torres, Javier Ordoño, Óscar Reinares Fernández eta Bibat - Arabako Arkeologia Museoko teknikariak.
Informazio gehiago:
- 945.244.200
- secretaria.alumnos@gasteiz.uned.es.
Aiztogile kalea, 54
BIBAT · Museo de Arqueología de Álava