Eduki publikatzailea

Arroxeta: historiaurreko herrixka eta galtzada erromatarra

BIBATeko aldi baterako erakusketen aretoa

5.000 urtetik gorako historiari begirada Arabako bihotzean. 

 

Obra publikoa, ezagutzarako aukera gisa

Ondarean izango duen eraginaz gain, azpiegitura-obra handiak eraikitzeak hiru aukera eskaintzen ditu arkeologiarako:
 

  1. Aztarnategi ezagunen azterketa sakona.
  2. Beste berri batzuk aurkitzea eta ikertzea.
  3. Sortutako jakintza gizarteari itzultzea.
     

Araban, ITER XXXIV galtzada erromatarrarekin lotuta, 1. eta 2. puntuak bete zituzten obra publiko handien bi adibide daude: Armiñongo (Berantevilla) N-124 errepidearen obrena (Arabako Foru Aldundiak babestutakoa), eta Iruña Okako Arroxeta-ITER XXXIV aztarnategiarena (ADIFek finantzatutakoa).

 

 

N-124 errepideko (Armiñón, Berantevilla) esku-hartze arkeologikoa

Arabako Foru Aldundiaren babesarekin eta Qark Arqueología SL-k zuzenduta, N-124 errepidea autobia bihurtzeko esku-hartze bat egin zen 2022ko udan.
 

ITER XXXIV galtzadaren 600 metro baino gehiago dokumentatzeaz gain (orain arte Euskal Herrian egin den luzeena), ezagutzen ez zen historiaurre hurbileko bizileku bat induskatu zen ere (San Roman. El Hornazo). Azken horretan, 50 bat silo eta hainbat txabola-hondo aurkitu ziren, kultura materialak adierazten duenagatik, Kalkolito Arokoak izan litezkeenak.
 

Galtzadako partzialki induskatu zen eta horren bitartez, zituen geruza desberdinak bereizteaz gain, jakin ahal izan zen K.o. I. mendean eraikia izan zela eta modu honetan: iparraldetik hegoaldera eta harlanduz mugatutako tarte laukizuzenak bata bestearen atzetik eginez. Eraikitzeko modu hau Arroxeta-ITER XXXIV aztarnategian errepikatzen dela ikusiko dugu.

 

 

Arroxeta-ITER XXXIV aztarnategia (Iruña Oka)

Abiadura Handiko Trenaren Burgos-Gasteiz Lerroa ITER XXXIV galtzadaren trazadura historikotik igarotzeak galtzada erromarra eta Kalkolito Aroko (Kobre Aroa) herrixka bat, ordura arte ezezaguna zena, induskatzea ekarri zuen, ADIFi eta Arabako Foru Aldundiari esker. Qark Arqueología enpresak zuzendutako esku-hartzea 2022ko urritik 2023ko irailera bitartean egin zen.
 

Herrixka hartako bizimodua milurteko bat baino gehiagoz garatu zen, K.a. 3400 eta 2100 urteen artean, Kalkolitiko gisa ezagutzen den kultura-aroan. Etapa luze hori hiru fasetan banatu zen, bakoitza bere aurkikuntzekin.
 

Hura abandonatu eta bi mila urtera, ITER XXXIV izenez ezagutzen den galtzada erromatarra eraiki zen, neurri batean haren hondakinen gainean. Denbora luzez erabili zen: K.o. I. mendearen lehen erdialdetik XX. mendera arte. Ia bi mila urte horietan, Hispaniako galtzada nagusietako bat izatetik, landa-bide izatera igaro zen.


 

Exposición Arrojeta

 

 

Data
Irailaren 5etik urtarrilaren 7ra
Kategoria
Aldi baterako erakusketa
Lekua
BIBATeko aldi baterako erakusketen aretoa
Helbidea

Aiztogile kalea, 54

Udalerria
Gasteiz

Antolatzailea – Kolaboratzailea

BIBAT · Museo de Arqueología de Álava