“Giza eskubideak eta sorkuntza artistikoa”: ‘Bizi-Toki’ eta ‘Palestina, Agora artistikoa’ - arkeologiamuseoabibat
Eduki publikatzailea
“Giza eskubideak eta sorkuntza artistikoa”: ‘Bizi-Toki’ eta ‘Palestina, Agora artistikoa’
ERAKUSKETA
Atzerabegirako erakusketa batek ‘Giza eskubideak eta sorkuntza artistikoa’ren deialdiaren hamaika urteko ibilbidea jasoko du. Deialdia Garapenerako Lankidetzaren Udal Zerbitzuaren ekimena da eta Montehermoso Kulturunearen laguntza jaso du. Ekimenaren bidez, nazioartean giza eskubideen defentsarekin eta elkartasunarekin lotutako proiektuetan batera lan egiten duten tokiko artisten eta erakundeen arteko sinergiak sortu nahi dira.
Era berean, eakusketaren bidez, herritarrek gogoeta egingo dute giza eskubideek munduan zehar duten egoeri buruz, Gasteizko kolektiboek eta artistek elkarrekin egindako lanari esker. Lanketa horrek egoera ezberdinak jorratzen ditu tokikotik hasi eta globalera.
Erakusketak deialdiaren historia osatu duten sei lan jasoko ditu eta Gasteizko hainbat txokotan egongo da ikusgai otsailaren 22tik apirilaren 22ra bitarte eta 2024ko deialdian parte hartzera bultzatu nahi du.
Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, Bibat museoan ‘Bizi-Toki’ (2023) eta ‘Palestina, Agora artistikoa’ (2020) lanak egongo dira ikusgai.